
Informazioa
FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA
Ikastaro monografiko honetan, arkeologia-diziplinaren alderdi estrategikoak jorratuko dira, berezitasun metodologikoak eta aplikazio garrantzitsuenak ulertzeko balioko dutenak, eta, gainera, gure inguruneko esparru geografikoa hartuko da erreferentziatzat. Azken batean, etengabe eguneratzen den diziplina zientifikora hurbiltzerakoan garrantzi handiena duten gakoak transmititu nahi dira. Diziplina horren ikerketen emaitzek, gainera, garrantzi sozial eta kultural ukaezina dute.
HELBURUAK
- Arkeologiaren jatorria eta bilakaera diziplina zientifiko gisa ezagutzeko informazio interesgarria lantzea.
- Arkeologia-jardueraren oinarrizko egitura lantzea, Euskal Herriko lurralde-eremua erreferentziatzat hartuta.
- Gaitasun kritikoarekin arkeologiara hurbiltzea ahalbidetuko duten gako nagusiak interesdunen eskura jartzea.
- Ikerketa arkeologikoen ikuspegi dinamikoa aurkeztea, alderdi metodologikoetan sakonduz.
HARTZAILEAK
Ikerketa arkeologikoaren nondik norakoak eta, batez ere, diziplina zientifiko honek dituen baliabide metodologikoak hurbiletik ezagutzeko interesa duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Azken urteotan eskaintzen dituen emaitzak baloratu nahi dituztenentzako hastapen gisa planteatzen da; emaitza horiek iraganaren ikuspegia aldatzen baitute gure ingurune kulturalean.
METODOLOGIA
Ikastaroak 10 ordu izango ditu. Batetik, 4 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.
Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.
EGUTEGIA
Iraupena: 10 ordu (8 ordu online aurrez aurre eta 2 ordu ikasgela birtualetik kanpo).
Datak: Ostegunetan.
2025eko urriak 16-23-30.
2025eko azaroak 6.
Ordutegia: 17:00-19:00.
ESKAKIZUN TEKNIKOAK
Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meetingPREZIOA
Ikastaro hau doakoa da.MATRIKULA IREKIA
Beharrezkoa da "Izen-ematea" atalean dagoen formularioa betetzea.
HIZKUNTZA
Euskara.
DATAK
Hasiera data:
2025eko urriak 16.
Bukaera data:
2025eko azaroak 6.
Orduak: 10.
______________Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.
Kolaboratzaileak
